1928ko abuztuan agertu zen lehenengoz DantzariTaldea Foruetako Plazan
Elai-Alai Dantzari taldea Gernika-Lumoko Udal Musika akademiaren baitansortu zen 1927an, Segundo Olaeta bere zuzendaria zela. Euskal Herriko lehentalde koreografikoa dela esan dezakegu. Aipatzekoa da talde hau izan zela euskal dantzetan nesken parte hartzeaahalbideratu zuen lehenengoetakoa izan zen.
Talde honen orduko lana batez ere koreografikoaizan zen, herriko kanta, dantzak eta ohiturak eszenifikatzea. Aldi hartanzegoen modari jarraituz sortu ziren Saski-Naski, Oldargi, Eresoinka, Kiliki etabeste hainbat talde, tamalez gaur egun denak desagertuak.
Beste alde batetik,Elai-Alai gerra denboran erbesteratutakoeuskal gobernuaren ordezkaria ere izan zen Europan zehar, euskal kultura etaohiturak ezagutarazteko lanean. Lehen etapari buruzko informazio gehiago JoseAntonio Arana Martija euskaltzainak 1977an argitaratutako liburuan irakurdezakezue.
60.hamarkadan herriaren eta bere kulturaren berbizkundearekin batera, Elai-Alaiere berpiztu egin zen. Oraingoan, Coral Santa Zeziliaren babespean. 1965. urteanElai-Alaik bigarren fase bat hasi zuen, oraingo honetan talde koreografikobaino euskal ohitura eta dantzak ikertzen eta ikasten zituen talde bezala.Garai hartan euskal kultura guztiz menperatuta eta debekatuta zegoen eta euskalohitura jator gehienak etxe giroan eta eskutuan gorde ziren. Euskara eta euskalabestiak ezin ziren kaleratu eta ohitura asko galdu egin ziren. Gaur egunostera egoera bestelakoa da, hainbat ohitura berreskuratu eta sustraitu dituguherritarren laguntzarekin. Kandelerio, Marroen aurreskua, Erregelak, Urikoaurreskua, erregeak datoz ...