Kandelerio
Otsailaren 2an ospatzen dugu
Jai honen berezitasuna kandelak bedeinkatzea da.
Egun honetan bedeinkatutako kandela hauek ekaitza zetorren bakoitzean piztu egiten ziren (dira) etxeetan, ekaitzen kontrako podere bereziak zituztela sinisten baitzen.
Egun honetan Eleizak Amabirjinarengo Garbikundea ospatzen du.
Zenbait tokitan egun hau izaten zen Ihauterien hasiera, bertatik aurrera marro jantziak eta eskabideak egitea onartuak zirelarik.
Kandelerio egunean ohitura zen ume koskorrak taldeka irtetzea, kandela piztuak eskuan zirela, <«kandelerio, lerio» abestia kantatzen.
Ohitura hau gure herrian galdutzat eman zitekeenean, berriro pizten ari da eta azken urteotan Kandelaria iluntzean berriz entzun daiteke gure kaleetan doinu zahar hau, eta berriz ikus dezakegu kandelen sua haurren aurpegiak argitzen.